Gosari Osasuntsua

Asteartean, urtarrilak 8, DBH 1.mailako ikasleekin Gosari Osasuntsua ekimena egin genuen Pagoetako jangelan. Osasun zentruko hiru erizainek azaldu ziguten gosariaren garrantzia eta nola gosaldu modu sano eta osasuntsuan. Gero, denok elkarrekin dastatu genuen aurretik prestatutako gosari goxoa. Aurten saiatu gara gosaria bertako baserrietako elikagaiekin egiten, ogia, esnea, eztia, fruta lehorrak… Bai prestaketa, bai jasotze lanak […]

Gabon Kontzertua

Atzo arratsaldean, Gabonetako kontzertuaren hirugarren edizioa ospatu genuen Ikastola kideok Lurdesko Ama Parrokian. Nerea Madina eta Oihane Toledoren gidaritzapean abesti, dantza… paregabeak ikusteko aukera izan genuen. Ikastolako komunitate osoak parte hartzeko aukera izan genuen, ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi eta aiton amonak. Horrez gain Herriko hainbat kultur Elkarte ere bertan izan genituen. Urtero sorpresaren bat […]

Txontxongilo saioa Haur Hezkuntzan

Enkarni Genuaren eskutik, Haur Hezkuntzako 4 urteko haurrek txontxongilo saioa izan dute gaur goizean. Eskola agenda 21 egitasmoaren barruan kokatutako itsas-minez proeiktua aurkezten die ikasleei. Itsasoa zaindu eta garbi manten dezagun du helburu eta txontxongiloez baliatuz  haurrengan itsasoarekiko errespetua eta berau zaintzeko hainbat ideia jasotzen dituzte. Badira urte batzuk ekintza hau egiten dugula eta arrakasta […]

Guraso Kontseiluko bilera

Atzo, abenduaren 11an, Guraso kontseilua elkartu zen, Kilometroak jaiaren harira pasatako galdetegiaren emaitzen ondorioak partekatzeko. Bertatik, hemendik aurrera Urretxu-Zumarraga Ikastolak dituen erronkak,  zein lan talde edo proeiktu lehenetsi eta horiek aurrera nola eraman izan ziren gogoeta gai. Bilera arrakastatsu benetan, 65 kideren bueltan elkartu baitziren.

KANTAURIALDEA saria. DBH 4.maila

Gaur, abenduaren 5ean, DBH 4. mailako ikasle talde batek, iaz KANTAURIALDEA bideo lehiaketan irabazitako irteera burutu du. KATAURIALDEA Saria Pagoeta Natura Parketxera bisita izan da, eta bertan, Iturraran baserria bisitatu, eta errota eta burdinolaren funtzionamendua ezagutu dute.

Urretxu-Zumarraga Ikastolaren euskararen katea

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu-Zumarraga Ikastolak euskararen katea osatuko du abenduaren 3an.  Euskararen alde Ikastolaren bi eraikinak  batuko dituen giza katea izango da. Ikastolatik mezu bat luzatuko da eta katea osatzen dutenen artean, ahoz-aho- belarriz-belarri mezua pasatzen joango dira lizeora iritsi arte. Mezu bera, idatziz ere lizeora helaraziko da eta bertan ahozkoa eta idatzizkoa […]

EUSKARALDIA

Urretxu Zumarraga Ikastolak euskaraldiarekin bat egin du. AHOBIZI edo BELARRIPREST izateak dakartzan konpromezuak aurrera eramatearen alde azaldu da Ikastolako komunitate osoa. Luza dezagun EUSKARALDIA hamaika egunetatik haratago!

Administrazioan aritzeko lan eskaintza

URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLAk Administrazioan lanaldi partzialean aritzeko  langilea  behar du ordezkapen bat egiteko. Titulazioa : Ekonomia, Enpresa Zientzietan Gradua edo titulu baliokidea. EGA edo C1 euskara ziurtagiria Baloratuko dira: IKTtan gaitasunak.   Curriculumak laneskaintza@uzikastola.eus helbidera bidali azaroaren 23a baino lehen  

MENDIAZ LAGUNARTE, IKASKIDE ETA GURASOEKIN GOZATU NAHI?? Zatoz mendi irteeratara

Aurten ere, ikastolako mendi taldea osatzen dugunok, 2018-2019erako  mendi irteeren zerrenda prestatu dugu. Mendiaz gozatu nahi? Animatu zaitezte! Irteerak, normalean 15etik behin izaten dira eta irteerako aste horren hasieran Inikaz, mendi irteera horri buruzko datuak bidaltzen dira:luzera, desnibela, autobusez egiten diren, egun erdikoa edo osokoa den, etb. Horrez gain, ikasturte amaieran (ekaineko 1. asteburuan), asteburu […]

Bertan da Errigora kanpaina!

Aurten ere, Errigora ekimenarekin bat egin du Ikastolak eta ,50 euroren truke, Nafarroa hegoaldeko produktuez osatutako saski bikaina eskura dezakezu. Nafarroako zonalde zigortuko Ikastolak laguntzeko, AEk indartzeko eta sare publikoan D ereduko taldeen sorrera sustatzeko baliatuko da lortutako ekarpena.  Nafarroako euskalgintza eta tokiko ekoizleak bultzatzeko aukera bikaina dugu, auzolanean eta produktu-sorta ederra eskuratuz gainera. Eskaerak […]

2. Batxilergokoak Zientziarekin Solasean

Donostia International Physics Center-ek antolatutako Zientiarekin Solasean jardunaldietan parte hartu dute 2. batxilergoko hiru ikaslek. Donostiako Eureka! Zientzia Museoan egindako ekitaldian, punta-puntako hiru ikerlariren ibilbidea ezagutu eta beraiei zuzenean galderak egiteko aukera izan dute. Gonbidatuak, Mairi Sakellariadou uhin-grabitazionalak detektatu zituen ikerketa-taldeko partaidea, Klaus Von Klitzing, 1985. urteko Fisikako Nobel sariduna, eta Maria Vallet-Regí kimikaria izan […]