ZER ZARA?
FAMILIAK

IKASI BATXILERGOA UZ IKASTOLAN!

Urretxu-Zumarraga Ikastolaren giltzarria konfiantza da. Konfiantza oinarria eta helburua da. Ikaste-prozesuan ezinbestean bermatu beharreko baldintza da konfiantza. Horretarako, Urretxu-Zumarraga Ikastolak konfiantzaren pedagogia deituriko eredu propioa du Ikasleek beren buruengan, besteengan eta euren inguruan segurtasuna eta konfiantza sentitzen dute heinean garatzen dituzte gaitasunak. Horregatik, Ikastolaren egitekoa haurrek beren balioan sinesteko konfiantza ematea da.  Horretara bideratu ditugu…

Read More

DBH 2. mailako antzerkia

Ostegunean, apirilaren 11n, urtero bezala, DBH 2. mailako ikasleek ikasturteko antzerkia antzeztu zuten. Hiru emanaldi egin zituzten: bi goizean, HH eta LHko ikasleentzat, eta azkena arratsaldeko 18:30ean, gurasoentzat. Umorea izan zen Amona honekin… kontuz! obraren ezaugarri nagusia, eta dantza eta koreografia ederrak eskaini zituzten taula gainean, bere bidea jarraitzen duen Korrikari ere keinu bat eginez.

Read More

Zutur turismo azoka

Apirilaren 11n, ostegunean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Non burua, han zangoa proiektua aurkeztu zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Lan horrek Ikastolen Federazioak bultzatutako diziplina arteko lanketak ditu oinarri; helburua da hainbat ikasgai batzea gerora egingarri bihurtuko den proiektu bat burutzeko. Oraingo honetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleek datorren urtean egingo duten ikasbidaia antolatzea izan da helburua. Horretarako…

Read More

Urretxu-Zumarraga Ikastolak ere, Klika!

  Garestik Gasteiza bidean, beste behin ere Urretxu eta Zumarragatik igaro da Korrika, eta Ikastolak erantzun paregabea eman dio euskararen aldeko ekimenari. Adin guztietako ikasleak, gurasoak, irakasleak eta gainontzeko langileak prest zeuden, euren tokian, 10:30ak inguruan lekukoa hartzeko, eta ordu erdi lehenagotik hasi da jendea Labeaga eta Secundino Esnaola arteko zubian biltzen. Azken ospakizun handietan…

Read More

837€ bildu dira azoka solidarioan

Pasa den asteazkenean Hotz_ Legazpi Elkarteko bi kide etorri ziren gure Ikastolara, LH 6. mailako ikasleek antolatutako azoka solidarioan lortutako dirua jasotzera. Guztion kolaborazioari esker 837€ bildu dira. Mila esker guztioi! Diru hori “Provocando la Paz” Erakundeari eta errefuxiatuei laguntzeko erabiliko da. Lan bikaina LH 6. mailako irakasle eta ikasleek egindakoa.

Read More

LH3. mailako ikasleen saskibaloi torneoa

LH3. mailako ikasleak gorputz-hezkuntzako saioetan saskibaloia praktikatzen ibili gara azken hilabeteetan gurekin izan dugun praktiketako Aitorrekin. Bukaera ezin hobeago bat emateko, hiru gelen artean hainbat talde egin eta torneo paregabe bat antolatu dugu gaur arratsaldean. Bikaina izan da giroa! Ondoren, askari osasuntsu batekin eman diogu itxiera.

Read More

Lehen Hezkuntzako ikasleak txirrindulari itzulia ikusten

Euskal Herriko itzulia gaur hasi da Zumarragan eta Ikastolako ikasleak txirrindulariak animatzera gerturatu dira. Lasterketa ikusteaz gain, txirrindularien artean egon gara eta Joseba Belokirekin, txirrindulari ohiarekin, solas egiteko aukera izan dugu, baita argazki polit hau ateratzeko ere.

Read More

Xabier Isasa, Belgikara

  “Xabier Isasa Lizeoko Batxilergoko ikaslea Belgikara joango da Gante-Wevelgem klasikoan parte hartzera Espainiako Selekzioarekin. Itzultzerakoan esperientziaz hitz egiteko aukera izango dugu. Animoak eta zorte on!

Read More