Batxilergoko ikasleak top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketan

Urriaren 30ean, Donostia International Physics Center-ek (DIPCek) bultzatuta top@DIPC Zientziarekin Solasean! topaketaren IX. edizioa burutu zen Eureka! Zientzia Museoan, Donostian, eta bertan izan ziren Batxilergoko lau ikasle.

2009. urtez geroztik, DIPCek, urtero antolatzen dituen topaketa hauen helburu nagusia, Euskal Herriko DBHko eta Batxilergoko ikasleen artean, ikasketa zientifiko eta teknologikoekiko bokazioak sustatzea da, eta aldi berean ikasle gazteen ezagutzarekiko grina piztea.

Bertan, ikertzaile gonbidatuek zientziarekiko eta ikerkuntzarekiko duten grinari buruz hitz egin zuten, eta beren lanari eta esperientziei buruz ikasleek egindako galderei erantzun zieten. Moderatzaile lanetan, DIPCeko zuzendaria den Pedro Miguel Etxenikek jardun zuen.

Aurten, internazionalki izen handiko hiru ikertzaile gonbidatu izan ziren, bi fisikari eta biologa bat: Alber Fert (Fisikako Nobel Saria 2007), Pilar Hernández (CERNeko ikerlaria) eta Angela Nieto (Jaime I. Erregearen Saria Oinarrizko Ikerkuntzarako 2009 eta Generalitat Valencianaren Meritu Zientifikoko Saria 2015).

Topaketaren bideoa ikusgai dago dipc.tv helbidean.  Eta argazki gehiago HEMEN

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude