Gabonetako kontzertu berezia gaur

Eguberri jaiak ate joka ditugun honetan, Ikastolako abesbatzak antolatutako Gabonetako kontzertu bereziaz gozatzeko parada izango dugu gaur Lourdesko Ama Elizan, arratsaldeko bostetan. Kilometroak 2018 jaiaren leloari jarraituz, zubiak batuko dituen ekitaldia izango da, Ikastolako ikasleak, irakasleak eta gurasoak izango baititu protagonista.

Emanaldiak musika eta dantza izango ditu ardatz. Gabon kantak izango ditugu entzungai, zenbait euskal talderen abestiekin batera eta Leonard Cohenen ‘Hallelujha’ pieza ezaguna ere bai, besteak beste.

Ikastolako abesbatza osatzen duten neska-mutikoen ahotsekin batera, Santos Ormaetxea tenoreak, eta gurasoz eta irakaslez osatutako taldeak parte hartuko du emanaldian. Hainbat musika tresnak lagunduta arituko dira: dultzaina, txistua eta atabala, trikitixa, pianoa, gitarra, txeloa eta perkusioa.

Sorpresaren bat ere gordeta dute antolatzaileek eta ekitaldia amaitutakoan guztiok elkarrekin mokadutxo bat hartzeko aukera izango dugu Ikastolako jangelan.

Ekitaldia iragartzen duen kartela Batxilergoko 2. mailako ikasleek egin dute. Eskerrik asko eurei eta baita kontzertu hau posible egingo duten Ikastolako kide guztiei. Bereziki, Iker Rodriguez, Nerea Madina eta Oihane Toledo irakasleei.

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude