June Garitano, Grenoblen

 

Urretxu-Zumarraga Ikastolako ikaslea Frantzian da, Grenoblen jokatuko den Eskolarteko Munduko Txapelketan parte hartzeko prest.

June Garitano Urretxu-Zumarraga Ikastolako 2. DBHko ikaslea da. Txiki-txikitatik izan du eskiatzea gustuko, eta zazpi urte zituenetik dihardu lehiatzen. Abila dugu elurtutako maldak jaisten, eta horren lekuko dira azken urteetan lortu dituen garaipenak.

Eski denboraldian buru belarri aritzen da kirol hau praktikatzen, eta, hori dela eta, ikasturteko bigarren hiruhilekoa Jakan ematen du. Errendimendu handiko programa batean parte hartzen duenez,  bertan egiten ditu ikasketak negu partean, baina gure Ikastolarekin harremanik galdu gabe. Junek irakasleen jarraipena izaten du Jakan den hilabeteetan, ikasgaiak behar bezala jaso dituela jakiteko.

Orain, Grenoblen da,Eskolarteko Munduko Txapelketan parte hartzeko prest. Gelako kideek animoak bidali dizkiote, eta lagun guztiek sinatutako ikurrina prestatu dute. Ikastolatik zorterik onena opa diogu!

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude