Elkartrukea Sizilian

2018-3-20

Buona sera!

Gaur egun osoko irteera izan dugu.

Vendicari erretserba naturalean egon gara eta gero herrira joan gara bazkaltzera.

Arratsaldean Noto hiri barrokoa ezagutu dugu. Augustara  bueltatu eta etxera.

A domani!

ARGAZKIAK HEMEN

Scambio di classe per un progetto di startup, studenti baschi ad Augusta ospiti del “Ruiz”

 

2018-3-21

Gaur, astelehena, goizean eskolan egon gara proiektuan lanean. Ikasleen asteari  hasiera eman diote.

Bazkaldu ondoren, Augustako udaletxean bertako alkatesarekin hitzordua eduki dugu, ekitaldi ofizial  batean. Ondoren kirol partidak jokatu digute eskolako ikasle guztien artean, urretxu- zumarragarrak barne.

Bihar gehiago.

2018-3-18

Atzo, larunbata, osoko irteera izan genuen. Goizean Taormina ikustera joan ginen eta arratsaldean Catania. Bertan bisita gidatua izan genuen, denbora libre piska bat eta afaltzera etxera.

Gaur, igandea, egun librea izan da familiekin egoteko. Familia bakoitza bere plana egin du. Asko Siracusa ikustera joan dira.

 

2. eguna Sizilian

Goiza eskolan pasatu dugu. Bost taldetan banatu dira ikasleak eta horietan aritu dira txandaka: sukaldaritzan, xaboiak egiten, tarantella dantzatzen, robotikan eta hizkuntza laborategian.

Gurasoek prestatu duten buffet-a jan dute hamarretakoan eta 14:00etan etxera joan dira bazkaltzera.

Arratsaldea librea izan dute lagunen artean egoteko.

A domani! Ciao, ciao!!!

 

 

 

 

 

2018-3-15

Goizeko 10:00etan heldu gara Cataniara eta hortik Augustara. Ikasleak, gurasoek eta irakasleek sekulako harrera egin digute. Ikasle bakoitza bere familiaren etxera joan da bazkaltzera, eta arratsaldean hiriko bisita gidatua egin digute ikasle siziliarrek.

Gauean pizza jatea tokatzen da eta lotara, beharrean gaude eta.

Ciao!!!

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude