Italiarrak gure artean

Gaur, asteazkena, Bilbora joan gara, eta Ibai Eder itsasontzian ibilbidea egin dugu Bilboren garapena ezagutzeko. Ondoren, ibaiertzetik Guggenheimera joan gara eta bertan hainbat argazki atera ditugu. Arratsalde partean, Gaztelugatxeko San Joanera joan gara eta, bide motza konpontzen ari direnez, baselizara leher eginda iritsi gara.

ARGAZKIAK HEMEN

 

Larunbatean iritsi ziren Urretxu-Zumarragara siziliarrak, eta gaur goizean harrera egin diegu Ikastolan. Gure ingurua ezagut dezaten bideo bat ikusi dugu eta ikasle batzuek aurreskua dantzatu dute. Ondoren, Ikastolako zenbait ikaslek ingelesez egin diete bisita gidatua.

 

 

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude