Eguna Sachsenhauseneko kontzentrazio esparruan

Gaurko egunak barruak mugitu dizkigu. Kontzentrazio esparruko bizimodua nolakoa zen azaldu digutelako, beraien bizi baldintzak, elikagai eskasia, medikuek beraiekin egindako sarraskiak… eta denboraren gertutasuna sentitu dugu. Gaur hotzaren aurka ongi prestatu gara eta bufandak, eskularruak, txapelak… soinean, ez dugu hotz handirik pasa. Arratsean Berlinen festa eguna izanik ideologia ezberdineko taldeen manifestaldiak ikusi ditugu hoteleko sarreratik igarotzen. Bihar Berlineko harresia bisitatu, graffitiak eta bunker bat ikusteko aukera izango dugu. Argazki gehiago ikusteko joan helbide honetara: https://www.flickr.com/photos/21066375@N03/albums

 

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude