Berlineko paretak

Berlineko paretak bere historia kontatzen digute. Goizean Berlineko harresiaren historioa gertutik ezagutzeko aukera izan dugu. Harresian dauden grafitien bitartez pasadizo bitxiak entzun eta lehen fabrikak zeuden tokietan, gaur egun kolektibo ezberdinak eraldatu dituzten guneak ikusteko aukera izan dugu eta bertan sortu dituzten skate guneak, boulderra egiteko espazioa, kontzertuak, antzerkiak… Arratsaldean lur azpiak kontatu digu historia, bunker bat gertutik ezagutzeko aukera izan dugulako, Berlin Unterwelten. Bisita oso interesgarria, nahiz eta nekea somatzen dugun. Bihar etxera, gaur gure azkeneko gaua hiri zoragarri honetan. Bis morgen.

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude