ETORKIZUNA ERAIKIZ – GAZTEEN GIPUZKOA

1. Batxilergoko ikasleek Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz egitasmoaren barruan, Gazteen Gipuzkoa proiektua landu dute eta asteartean, urriaren 16an, Donostiako Foru Aldundiko Etorkizuna Eraikiz Aretoan lanketa hau beste bi ikastolekin batera, Arizmendi Ikastola eta Mariaren Lagundia Ikastoa, aurkeztu zuten.

Ekainean etorkizuneko Gipuzkoari buruzko hausnarketa egin eta hainbat gai planteatu zituzten. Horien artean batek jaso zuen adostasun handiena, eta erronka horri heltzea erabaki zuten;

UNIBERTSITATE ZEIN BESTE IKASKETETAKO IKASLEEK, ETXETIK KANPO BIZIKO BADIRA, ETXEBIZITZA-GASTUAK MURRIZTEKO AUKERAK”

Proiektuan 38 pertsonak hartu zuten parte, 20 neskak eta 18 mutilek, ordubeteko 16 saiotan.

Lan taldetan antolatu ziren ikasleak eta informazioa lortzeko zenbait bide jorratu zituzten, eta, besteak beste, Mikel Serrano, Iñaki Arriaran eta Iñaki Aranburu elkarrizketu zituzten. Informazio guztiarekin dokumentu bat sortu zuten eta baita webgunea ere.

Oso interesgarria gure ikasleek egin duten lana eta atera dituzten ondorioak.

https://prezi.com/p/z50l7iyfcdmr/

https://annegorospemde.wixsite.com/mysite

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude