Kultura Zientifikoa Bergarako Laboratorium museoan

Batxilergoko lehen mailako ikasleekin Bergaran izan gara, Euskal Herriko eta Europako zientziaren historian ukatu ezineko garrantzia izan duen herrian. Bergarako Laboratorium museoak prestatutako unitate didaktikoa ari gara lantzen Kultura Zientifikoa ikasgaian, eta egindako gonbita baliatuz ikasmailako ikasle guztiekin joan gara bertara. Herrian bizi izan zen loraldi zientifikoaren berri eman digute, XXVIII. mendetik hona egindako ikerketak ezagutu ditugu eta baita garai hain garrantzitsuari bide eman zioten pertsonaia eta tokiak ezagutu ere.

Museo barruan berriz, berrikuntzaren inguruan hausnartu eta garai haren testigantza zuzena diren gailu, animalia, agiri eta bestelakoak bertatik bertara ikusi ahal izan ditugu. Goiz ederra pasatu dugu eta bide batez Zientziaren historian gure tokitxoa badagokigula ere ikasi dugu, besteak beste taula periodikoko Wolfram-aren gelaxkan adierazia.

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude