Urretxu-Zumarraga Ikastolaren euskararen katea

Euskararen Nazioarteko Eguna dela eta, Urretxu-Zumarraga Ikastolak euskararen katea osatuko du abenduaren 3an.  Euskararen alde Ikastolaren bi eraikinak  batuko dituen giza katea izango da. Ikastolatik mezu bat luzatuko da eta katea osatzen dutenen artean, ahoz-aho- belarriz-belarri mezua pasatzen joango dira lizeora iritsi arte. Mezu bera, idatziz ere lizeora helaraziko da eta bertan ahozkoa eta idatzizkoa bat datozen ziurtatuko da.

Katea osatzeko ikasleak (3 urtetatik 2.batxilergoraino), langileak, gurasoak, aiton-amonak,… guztiak ongi etorriak izango dira.

Giza katea egin aurretik, 9:30an, kidetze ekimena burutuko da Ikastolan. Ikasle helduenak txikienen guneetara joango dira, eta bertan elkar ezagutuko dute.

 

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude