Gabon Kontzertua

Atzo arratsaldean, Gabonetako kontzertuaren hirugarren edizioa ospatu genuen Ikastola kideok Lurdesko Ama Parrokian. Nerea Madina eta Oihane Toledoren gidaritzapean abesti, dantza… paregabeak ikusteko aukera izan genuen.

Ikastolako komunitate osoak parte hartzeko aukera izan genuen, ikasle, irakasle, guraso, ikasle ohi eta aiton amonak. Horrez gain Herriko hainbat kultur Elkarte ere bertan izan genituen.

Urtero sorpresaren bat izaten dugu eta aurtengoan, Maite Arbonies irakaslearen eskutik, sormen tailerreko ikasleek egindako Argitxo Erraldoia dantzan ikusteko aukera izan genuen.

Zorionak antolatzaile, parte hartzaile eta ikusle guztiei.

 

Posted in Berriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude