Haur Hezkuntza

HH

0-6 urte bitarteko etapa honek berebiziko garrantzia dauka haurraren garapenerako oinarriak jarriko bait dira; adimen gaitasunak, nortasunaren ezaugarriak, gorputzaren ahalmenak, gizarteratze eta harremanetarako oinarriak lantzen hasiko dira.

ZER ESKAINTZEN DU URRETXU-ZUMARRAGA IKASTOLAK?

Gure helburu nagusia pertsonak osotasunean prestatzea eta euskal kultura eta hizkuntza transmititzea da. Hau honela izanik, zer eskaintzen dugu?

  • Pedagogi sistema berritzailea.
  • Umea da hezkuntza ibilbidean protagonista. Gelatan txokoetan oinarritutako metodologia, haurren autonomia bultzatuz.
  • Jolasaren eta esperimentazioaren bitartez ikasteko aukera.
  • Norberaren ibilbidea errespetatuz, garapen integrala eta orekatua bultzatzen dugu.
  • Lotura afektibo berriak eraikitzen lagunduko dion ingurua.
  • Harreman gertua eta konfidantzazkoa.
  • Norbera izateko, hazteko eta esperientzia berriak bizi ahal izateko aukera.
  • Familiekin zuzeneko komunikazioa.
  • Lan talde profesionala.

ZERBITZUAK HAUR HEZKUNTZAN

Haur- eskola:

0-2 urte bitarteko haurrak. Matrikula urte osoan zabalik.Zuzeneko informazioa.

Ikastola:

  • Lehen Hezkuntzako 6.maila arte Zaintza zerbitzua. Ikastola zabalik irailetik uztailera. Gabonetan eta aste santuan ere bai.
  • Ordutegi zabala: 7:30etik-18:30era.
  • Jantokia.
  • Garraioa.