Lehen Hezkuntza

lh

HELBURUAK:

Haurraren garapen osoa dugu helburu. Eta beraz, alderdi fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala eta afektiboa izango ditugu kontuan. Adin honetan, “jakitearen” logikatik “egite eta erabiltzearen” logikara pasatu gara.

ZER EGITEN DUGU IKASTOLAN

Irakurketa-idazketa prozesua finkatu ondoren, beste gaitasun batzuk ere landuko ditugu: irakurzaletasuna, sormena, irudimena, komunikazioa

  • Matematika eta zientzietarako konpetentziak landuko ditugu.
  • Euskara, Ingelesa eta Gaztelania ikasiko ditugu.
  • Ingurumena ezagutu eta zaintzearen garrantzia ikasiko dugu.
  • Unitate didaktiko guztietan pertsonen arteko harremanak, elkarlana, gatazken konponbidea, partaidetza… bultzatuko ditugu.
  • Norbere gorputza ezagutzeko eta onartzeko lan egingo dugu.
  • Euskal kulturaren eta nortasunaren alderdiak ezagutuko ditugu.
  • Proiektuetan lan egiten ikasiko dugu, banaka zein taldeka: ikerketa eta esperimentazioa sustatuko ditugu.
  • Irakaskuntza kooperatiboa. IK/KI programan oinarrituta.
  • IKT baliabideak:(IKASYS, Drive, blogak…) oinarrizko tresna gisa era integratuan erabiltzen hasita gaude.
  • Hori guztia aurrera eramateko TXANELA proiektua diseinatu da ikastola guztion artean. Ikastolok geure beharretara egokitu dugun proiektu pedagogikoa, geurea, propioa, diseinu bateratua eta eraginkorra duena.
  • ELEANIZTASUNA garatzen da. ENYOY ENGLIH 5 eta 12 urte bitarteko ikasleentzat udako aisialdian eskaintzen da ikastolan, bertan.
    Hiru hizkuntza (Euskara, Gaztelania eta Ingelesa) lantzen dira.

  • Irakurzaletasuna bultzatzeko JUUL proiektua eta irakurketa dialogikoa.
  • Konpetentziak era koordinatuan lantzen dira gai desberdinetan
  • Irakasleen finkotasuna, iraunkortasuna eta inplikazioa
  • Irakasleen etengabeko formazioa.
  • Gurasoei eskainitako erakusketak eta emanaldiak.
  • Gurasoen parte hartzea geletako jardueretan.
  • Ikasleekin txangoak eta irteerak.