Euskaraz Bizi

argitxoEuskararen erabilera bultzatzea helburu duen proiektua da EUSKARAZ BIZI. 1986an hasi zuen bere ibilbidea Urretxu-Zumarraga Ikastolan. Garai hartan, ikasleen gelaz kanpoko euskara erabilera %40 ingurukoa zen gure ikastolan. Beraz, zer edo zer egin beharra zegoen erabilera hura areagotzeko.

Izaera globala duen proiektua da, ikasleak ez ezik, irakasleak eta gurasoak ere barnebiltzen dituena. Urteetan zehar eragin esparruak zabalduz eta indartuz joan da Euskaraz Bizi.

Euskaraz ikasteaz harago, euskaraz bizitzearen aukera kontzientea egingo duten euskaldun eleanitzak heztea da Urretxu-Zumarraga  Ikastolaren azken asmoa; alegia, ahalik eta hizkuntzarik gehien jakingo duten, baina euskaraz biziko diren herritarrak heztea.

Helburu horretara iritsi ahal izateko, jakina, ekin egin beharra dago, aritu egin beharra dago eta, beraz, ekintza mordoa antolatzen dugu urtean zehar, euskaraz jolasean, kidetze ekintzak, euskaran eguna…  Oraindik ere euskarak denon premia du!