Golden 5 – Pertsona distiratsuak

Proiektu honek duen helburu orokorra, ikasgelan giro goxo eta eraginkorragoa lortzea da.

Horretarako irakasleak estrategiak zuzentzen, haurren garapen soziala hobetzen eta taldearen kudeaketan konpetenteak izan behar dira. Irakasleek taldearen jarduna ulertzeko eta egoki zuzentzeko baliabideak eta trebetasunak izan behar dituzte. Ikasleekiko eta ikasleen arteko harreman positiboak sortzeko eta gelan ikasketa prozesua erraztuko duen eta harreman positiboak bultzatuko dituen giro goxoa sortzeko bitartekoak behar dituzte.

golden5Ikasketa prozesuan ere malgutasuna izatea beharrezkoa da, gelako aniztasunaren kontziente izan behar dugu eta ikasleen ezaugarri orokorrak oinarri izanik, ariketa ezberdinak proposatuz landu behar da. Ariketa hauek, kasu bakoitzerako moldagarriak izan behar dute. Azkenik, oso garrantzitsua da familien inplikazioa; gizarte pertzepzioa aldatu eta norbere buruarekiko iritzi positiboa izan dezagun. Horretarako, hau guztia aurrera eramateko, “5 Golden eremu” bereizten dira: gelaren kudeaketa, harremanak eraikitzen, giro soziala, ikasketa pertsonalizatua eta ikastola familia harremana.