Nor gara?

Urretxu-Zumarraga Ikastola hezkuntza komunitate irekia da eta pentsaera, izaera nahiz inguru eta munduari buruzko ikusmolde ezberdinak dituzten pertsonek osatuta dago. Eta hauen arteko elkarbizitza eta bere garapena elkarrizketan oinarritu nahi ditu.

Ikastola, ikasleek ez ezik gurasoek eta langileek ere osatzen dute eta bertan landu nahi ditugun baloreak zaindu eta bultzatzea guztiei dagozkie. Honela definitzen  ditu Ikastolak bere misioa, jorratu nahi dituen baloreak, ikusmira eta bere xedea:

Herri ekimenetik sortutako ikastola gara, euskara eta euskal kulturarekin konprometitua eta, aldi beran,beste kulturetara irekiak. Etengabeko hobekuntzaren bidez, partaide guztien elkarlanean oinarrituz eta ikasle guztiak kontuan izanez,  pertsona bezala bere osotasunean, prestakuntzarik onena eskaini nahi du.

Dokumentu osoa jaisteko, egin klik ikonoan.