AMANCIO ORTEGA BEKA IRABAZITA, BATXILERGOA ESTATU BATUETAN EGINGO DU EKAIN AGIRREK

Amancio Ortega Fundazioak 600 beka banatu ditu 2019-2020 ikasturtean batxilergoko lehen maila Kanadan edo Estatu Batuetan ikasteko. Urretxu-Zumarragako bi ikasle, Eugenia Poza eta Ekain AGirre, deialdira aurkeztu dira eta bigarren honek saria lortu du.

Amancio Ortega Fundazioakk beka programa bat jarri du martxan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza  espainiar estatuko eskoletan gauzatzen duten ikasleek atzerriko kultura gertutik ezagutzeko eta ingelesa perfekzionatzeko. Beka lortzen duten ikasleek urtebete igaroko dute Kanadako edo Estatu Batuetako familia batean, han batxilergoko lehen ikasturtea gauzatzen duten bitartean.

Beka hori DBH 4ko 600 ikaslek lortu dezakete. Deialdian Urretxu-Zumarragako bi ikaslek eman zuten izena, Ekain Agirrek eta Eugenia Pozak. Biek lortu zuten finalera sailkatzea, eta Ekain Agirrek beka eskuratu du.

Ekain Agirrek Estatu Batuetan egingo du batxilergoko 1 maila

Datorren ikasturtea berezia izango da Ekain Agirrerentzat. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatu eta Batxilergoa egitera Estatu Batuetara joango delako. Hango ikastetxe batean egingo du batxilergoko lehen ikasturtea.

Esperientzia honek ingelesean sakontzeko ez ezik, bertako kultura eta ohiturak gertutik ezagutzeko balioko dio Agirreri, bertako familia batekin biziko baita urte horretan zehar. Gainera, testuinguru berrietara egokitzeko gaitasuna eta errealitate horretan ikasteko ahalmena ere garatuko ditu.

 

 

 

Leave a Comment