Posts by AZK UZ Ikastola

TORQUAY 2019

DBH 4.mailako ikasle talde bat Ingalaterrako Torquey hirian egingo dute aste osoko hizkuntza inmersioa. Ederki ari dira gure gazteak ekintza anitzak gauzatzen. Hemen argazkiak

Read More

SIZILIA 2019

  DBH 4.mailako ikasle talde bat Siziliako Cefalú herrian pasatuko dute astea, hango gazte batzuekin elkartrukea egiteko helburuarekin. Ederki ari dira gure gazteak ekintza anitzak gauzatzen. Hemen argazkiak  

Read More

ERRIGORA

  Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean dator udaberriko ERRIGORA kanpaina. Ikastolak kanpainarekin bat egiten du eta produktu ezberdinen eskaerak jasoko ditu. Olioa, zainzuriak, piperrak eta beste produktu askoren arteko  aukera dago. Animatu eta eman diezaiogun bertako produktuei eta euskarari bultzada!

Read More

Lilatoia

Martxoaren 10ean Donostian ospatu zen 30. Lilatoian parte hartu zuen Urretxu-Zumarraga Ikastolak. Taldea 130 emakumek osatu zuten eta bigarrenez jaso zuten talde jendetsuenaren saria. Hainbat belaunalditako korrikalariak bildu ziren eta, giro aparta lagun, 5 kilometro inguruko lasterketa burutu zuten. 

Read More

AELESME, “Gerta dakizuke”

AESLEME elkartekoen bisita izan genuen martxoaren 6an Lizeoan. Bizkarrezur-muineko lesioaren ikerketarako elkartea da AESLEME, eta gisa horretako lesioak dituzten pertsonek eta beren senitartekoek nahiz laguntzaileek osatzen dute. Gerta dakizuke izena du istripuak saihesteko euren kanpainak, eta horren inguruan aritu ziren 4. DBHko ikasleekin.

Read More

Lehen sorospenak

Martxoaren 12an 4. DBHko ikasleek lehen sorospenetako formazioa jaso zuten. Osasun Zentroko profesionalak etorri ziren Lizeora eta, saio teoriko labur bat eskaini ondoren (zauriak, erredurak, lipotimiak… nola tratatu), praktikara pasa ziren (Heimlichen maniobra eta BBB edo bihotz-biriketako berpiztea nola egin).

Read More

Training Caravan

1. Batxilergoko ikasleek, martxoaren 12an, Training Caravan (ikertzaileak gelan) egitasmoko hitzaldia izan zuten. Hitzaldia ingelesez izan zen, eta hizlaria, David Moreno. Klima aldaketa eta horrek sortutako ondorioei buruz aritu ziren. David Moreno

Read More

Gipuzkoa argitu

Otsailaren 27an, DBH 3. mailako ikasleek, Gizpuzkoako Foru Aldundiaren Eraginkortasun Energetikorako eta Zaurkortasun Energetikoari aurre egiteko Programaren barruan, Usurbilgo Lanbide Eskolara bisita egin zuten, eredu energetiko berrien beharraz hausnartzeko. Gelan gaiaren inguruko lanketa egin eta gero, ikasleek euren zalantzak argitu ahal izan zituzten Usurbilgo zentroko arduradunen eskutik, eta instalazioen bisita egin eta taldekako hainbat proiektu…

Read More

Trans-formatzen: martxoaren 6a

Ekaitz Goikoetxeak transexualitatearen gaia landu zuen 1. Batxilergoko ikasleekin. Formazioak bi zati izan zituen: batetik, gelan egindako gaiari buruzko hausnarketa eta, ondoren, lekukotasun errealak biltzen dituen dokumentala.

Read More

HODEI MAGOA ETA URAREN SEKRETUA

Pasa den ostegunean, Haur Hezkuntzako ikasleek URAren proiektuari bukaera emateko, magia ikuskizuna izan zuten Ikastolako aretoan. Hodei magoaren eskutik uraren inguruan ikasitakoa birgogoratzeko aukera izan zuten era magiko batean. Ikuskizun polita izan zen eta primeran pasa zuten!

Read More