ZER ZARA?
FAMILIAK

Norberak egindako hautuaren arabera, Batxilergoan, esparru jakin batzuetako ezagutza garatu ahalko dute ikasleek. Aukeratzen ere ikasiko dute ikasleek, izan ere, behin etapa hau bukatuta, zein bide hartuko duten erabaki beharko dute eta.

Urrexu Zumarraga izikastola Batxilergoa ihover 1

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN

Irakaslearen ohiko egitekoa aldatu, eta orain, ikaslearen bidelagun bihurtzen da. Ikasleen ahotsa entzuten da eta parte hartze aktiboa dute hezkuntza-prozesuan.

Urrexu Zumarraga izikastola Batxiller ihover 2

DIZIPLINEN ARTEKO PROIEKTUEN LANKETA

Proiektuetan egingo dute lan, modu autonomoan eta elkarrei lagunduz, proiektuei aurre egiten ikasteko. Proiektuak interdiziplinarrak izango dira, jakintza ezberdinak barneratzeko.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover batxiller 2

NORBANAKOEI EGOKITUTAKO HEZIKETA IBILBIDEA

Ikaslea jarriko dugu erdigunean. Ikasle bakoitza bakarra eta errepikaezina dela sinistuta, norbere berezitasunak azpimarratu eta balioan jarriko ditugu. Honela, norberak bere bide propioa eraiki ahalko du.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover batxiller

BERMATUTAKO LORPEN AKADEMIKOA

Zenbakiak datu objektiboak dira, eta, gurean, batxilergoan jartzen diren helburu akademikoak betetzen direla aitortzen dute zenbakiek.

Batxilergoko Arduradun Pedagogikoa:

Begoña Idiakez Alberdi

bidiakez@uzikastola.eus