Konfiantzadun ikasle autonomo eta kooperatiboak hezteko giltzarria da etapa hau. Aldi honetan nerabeek ardurak hartzen eta erronkei aurre egiten ikasten dute; eta, horretarako, euskaran ardazturiko proiektu eleanitzetan egingo dute lan.

Urrexu Zumarraga izikastola DH ihover 1

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN

Irakaslearen eta ikaslearen arteko harremana horizontalagoa da. Irakaslea ikaslearen bidelaguna da eta bere arazoei aurre egiten eta gaitasunei dirdira ateratzen lagunduko die.

Urrexu Zumarraga izikastola DH ihover 2

KONPETENTZIAN OINARRITUTAKO EUSKAL IRAKASKUNTZA

Erronkei aurre egiten ikasiko dute ikasleek eta, horretarako, kasu praktikoetara joko dute. Errealagoa izango da ikaste-prozesua, bibentzialagoa. Proiektu interdiziplinarrak egingo dituzte, proiektu bakarrean hainbat jakintza eskuratzeko.

Urrexu Zumarraga izikastola DH ihover 3

ELEANIZTASUNA

Euskaldunak gara; euskara eta euskal kulturarekin konprometitua gaude, baina, era berean, eleaniztasuna dugu helburu. Ikasgai bat ingelesez ematen dute, eta elkartrukeak egiten dituzte hiztun ingelesekin. Frantsesa sakontzeko ikasbidaia egiten dute Frantziara.

Urrexu Zumarraga izikastola DH ihover 4

KONPETENTZIA DIGITALAREN GARAPENA

Ikasmateria digitalek geroz eta presentzia handiagoa dute ikaste-prozesuan. Teknologia berrietan trebatuko dira ikasleak, guztiz ezagunak egingo zaizkie erremintak eta gailuak.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Begoña Idiakez

bidiakez@uzikastola.eus