ZER ZARA?
FAMILIAK

EZAGUTU IKASTOLA GERTUTIK

Urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan, Ikastola barrutik ezagutzeko aukera izango duzu ate ireki saioan. Matrikulazio epea handik hiru egunetara zabalduko da, urtarrilaren 28an.

 

 

2019 hasi besterik ez da egin; baina Ikastolan, dagoeneko, 2020 ikasturtera begira jarri gara. Urretxu-Zumarraga Ikastolan urteak daramatzagu Konfiantzaren Pedagogiaren baitan lanean. Azken urteetan irmo eutsi Konfiantzaren Pedagogiari eta gure proiektu pedagogikoaren hezurdura bilakatu da.

 

Zubiak eraiki ditugu etapa guztien artean; honela, gure ikasleek hezkuntza ibilbidea modu naturalean gauzatzen dute. Ibilbide horretan konfiantza izango da giltzarria. Ikaslearen konfiantza, eta besteekiko nahiz testuinguruarekiko duen konfiantza lantzen da, hori baita etorkizuneko erronkak gainditzeko gai diren ikasle autonomo eta kooperatiboak hezteko giltza.

Proiektu pedagogiko hori gertutik ezagutu nahi baduzu, etapa konkretu baten ertzak jakin eta gure instalakuntzak bisitatu, etorri urtarrilaren 25ean, arratsaldeko 17:00etan egingo den aurkezpen hitzaldi eta ate irekien saiora. Beso zabalik jasoko zaitugu! Datorren ikasturteko matrikulazioa data horietan zabalduko da, hilaren 28an, zehazki. Urtarrilaren 28an zabalduko da eta otsailaren 8ra arte egongo da zabalik.