ZER ZARA?
FAMILIAK

BATZAR NAGUSIAN PROTAGONISTA

Batxilergoko 1.mailako ikasleak Gipuzkoako Biltzar Nagusian izan dira gaur goizean, irailean hasi eta gaur arte landu duten proiektuaren emaitza azaltzen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Kultura politiko Demokratikoa bultzatzeko apustua sendoa egin du lurraldean.

Horren harira Urretxu-Zumarraga Ikastolako Batxilergo 1. mailako ikasleek, Gipuzkoako beste hiru ikastetxeekin batera, Kultura Politikoa eta gazteak deritzon ekimenean parte hartu dute, 2018ko irailean hasi eta martxoan bukatuko delarik.

Aipatu maila horretako ikasleekin lanean, Hezizerb elkartea aritu da programazio didaktikoa lantzen. Esperimentazio proiektu bat da, demokraziarekin, sistema instituzionalarekin eta bere arauekin lotutako aspektuak lantzea helburua duena.  Horrez gain “simulazio” bat burutu da non, hauteskunde prozesuak egon diren, liderren formakuntza eman den eta lehen esan bezala, Gipuzkoako Batzar Nagusietan plenoa egin den gaur goizean, orain arte egindako guztia azaltzeko eta emaitzak eztabaidatzeko.

Biltzar Nagusian egin den plenoaren aurretik, ikasleek komunikazio tekniketan, proposamenen garapenean, dokumentazioan eta eztabaidarako trebakuntzan egin dute lan.