GOSARI OSASUNTSUA

Asteartean, urtarrilak 8, DBH 1.mailako ikasleekin Gosari Osasuntsua ekimena egin genuen Pagoetako jangelan.

 

 

Osasun zentruko hiru erizainek azaldu ziguten gosariaren garrantzia eta nola gosaldu modu sano eta osasuntsuan. Gero, denok elkarrekin dastatu genuen aurretik prestatutako gosari goxoa.

Aurten saiatu gara gosaria bertako baserrietako elikagaiekin egiten, ogia, esnea, eztia, fruta lehorrak…

Bai prestaketa, bai jasotze lanak ikasle eta irakasleen artean egin genituen.