Bizitzan ematen diren lehen urratsak garrantzitsuak dira bidea egiteko. Horregatik, Urretxu-Zumarragan azpimarra pertsonan jartzen dugu, gure ikasleetan. Ikaslea erdigunean jarrita, konfiantzatik, berezkoak dituen gaitasunak lantzen ditugu.

Urrexu Zumarraga izikastola Haur Hezkuntza 1

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN

Irakaslearen ohiko egitekoa aldatu, eta orain, ikaslearen bidelagun bihurtzen da. Haurraren interesak, beharrak eta gaitasunak pizten laguntzen dio irakasleak.

Urrexu Zumarraga izikastola Haur Hezkuntza 2

HAURRARENGANAKO BEGIRADA

Bakoitzaren erritmoa errespetatzen da. Aukera sorta zabaleko proposamenetatik abiatuta, norberak bere bidea egiten du.

Urrexu Zumarraga izikastola Haur Hezkuntza 3

FAMILIA IKASTOLAREN PARTE

Ikastola familia bat da eta familiek osatzen dute. Haurraren ongizatea guztion iparorratz izanda, norabide horretan elkarlanean aritzen dira familiak eta langileak.

Haur Hezkuntzako Ardudun Pedagogikoa:

Ane Mendizabal Tellería 

amendizabal@uzikastola.eus