ZER ZARA?
FAMILIAK

KONFIANTZA OINARRI

Eredu pedagogiko propio bat dugu ardatz: konfiantzaren pedagogia eta konpetentzietan oinarritutako hezkuntza. Irakatsi eta ikasteko prozesua arrakastatsua izan dadin, aurretiaz eta ezinbestean bermatu beharreko baldintza da konfiantza.

Haur eta gazteek euren buruarengan, besteengan eta euren inguruan segurtasuna eta konfiantza sentitzen duten heinean garatzen dituzte gaitasunak eta hori da Ikastolaren egitekoa, konfiantza ematea haurrek bere burua baliotsutzat jotzeko.

Ikastolako espazioak eta arkitektura oro har, pedagogiaren mesedetan jartzen dugu Urretxu Zumarraga Ikastolan, eta, honela, ikasleei adimen desberdinen garapena ahalbidetzen diegu.