ZER ZARA?
FAMILIAK

MINGAINLUZE LEHIAKETAN ARRAKASTA

Pasa den igandean jokatu zen Mingainluze VIII. ekimeneko finala, aurtengo azken saioa. Bertan zortzi taldek neurtu zituzten indarrak, kanporaketetan aurrera egitea lortu zuten zortzi taldeak, eta final benetan estu eta umoretsu baten ondoren, Los Kabiters taldea izan zen irabazlea. Talde honek lehen txanpako “Tribuaren berbak” saioan lortu zuen abantaila eta bigarren faseko probetan lortutako abantaila horri eusteko moduan izan zen.

Lehiaketaren helburua, irudimena erabiliz hitzekin jolastea da eta lagun artean une dibertigarriak igarotzea. Aurtengoaren edizion, guztira 27 taldek eman zuten izena. Lehen lau sailkatuen artean hiru talde Ikastolako ikasle taldeak izan ziren.

ZORIONAK partehartzaile guztiei eta batez ere sailkatuei.