IZENA ETA IZANA

Urrexu Zumarraga izikastola page izena eta izana

IKASTOLA GARA

Horregatik euskara eta euskal kultura dira gure ardatzak, euskal curriculumaren bidez, euskaratik mundura eta mundua Ikastolara ekartzen dugu euskaraz. Ondorioz, euskaran ardaztutako eleaniztasuna bermatzen dugu, gaztelania eta ingelesaren ezagutza ziurtatuta.

Urrexu Zumarraga izikastola page izena eta izana 1

KOOPERATIBA INTEGRALA GARA

Gurean, hezkuntza komunitatea langileek eta familiek osatzen eta sendotzen dugu, elkarlanean oinarrituta eta ikaslearen ongizatea eta garapena denon ardura izanda.

Urrexu Zumarraga izikastola page izena eta izana 2

INKLUSIBOAK GARA

Nola goitik behera, hala behetik gora. Ikaslearen beharretara egokitzen dugu eskaintza, eta ez ikaslea gure eskaintzara. Adimen handiko ikasleen nahiz zailtasunak dituztenen beharrei erantzuten diegu.

Urrexu Zumarraga izikastola 50 urteko ihover

ETA 50 URTEKO ESPERIENTZIA DAUKAGU

50 urte izateak esperientzia bat suposatzen du, sustrai batzuk errotu izana, baina aldi berean aurrera begirako hazi bat da. Herrian zegoen behar bati herritik erantzuteko jaio ginen eta erantzuteko asmotan jarraitzen dugu.

PUZZLEKO PIEZA GUZTIAK

Herri ekimenetik sortutako Ikastola gara; herritik eta herriarentzat. Orain ere horrela aritzen gara. Horren erakusle da Ikastola osatzen dugunon puzzlea, izan ere, hezkuntza komunitate irekia du Urretxu-Zumarraga Ikastolak, hiru piezak eratutakoa. Ikasleek ez ezik, gurasoek eta langileek ere osatzen dute Ikastola eta partaide guztien elkarlana ezinbestekoa da puzzlea egiteko.

GARENAREN ISLA

Izenei aurpegia jartzea eta aurrez aurre, naturaltasunez eta gardentasunez, aritzea da gure giltzarrietako bat.  Gardentasuna gure bereizgarrietako bat izanda, eskura jarri nahi dizkizuegu gure estatutuak.