ATARI DIGITAL BERRIA

Urretxu-Zumarraga Ikastolako webgunea biziberritu dugu. Etapa bakoitzeko informazio eguneratuarekin, Ikastolako eskaintza zabalarekin eta eduki multimediarekin jantzi dugu. Honela, modu dinamiko eta intuitiboan, bilatzen duen hori erraz aurkituko du erabiltzaileak.
                                                 
Oro har, Ikastolako erabiltzaileei zuzenduta dago. Edozein zalantza argitzeko tresna baliagarria da webgunea: pasatako ekintzen berri izateko eta etorriko diren ekitaldiak ikusteko balio du, eta horretarako daude “berriak” eta “agenda” atala; hezkuntza eskaintzaren beharrezko azalpenak jasotzeko ere balio du, etapaz etapa eta Konfiantzaren Pedagogian fokua jarrita.  Gure metodologiaren parte diren hezkuntza proiektuekin,  Ikastolaren historia eta nondik norakoekin, eraikinen informazio puntualarekin eta gurekin harremanetan jartzeko aukera ematen duten euskarriekin osatzen da ataria.
Jatorrizko kolore korporatiboak izateaz gain, Ikastolako metodologiarekin bat dator webgunea: diseinu berritzailea, argia eta erabilerraza baitauzka. Gaur egungo teknologietara egokituta dago, responsive baita. Ordenagailutik ez ezik, mugikorretik eta tabletetik ere nabigatu daiteke.