ZER ZARA?
FAMILIAK

Zutur turismo azoka

Apirilaren 11n, ostegunean, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Non burua, han zangoa proiektua aurkeztu zuten Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Lan horrek Ikastolen Federazioak bultzatutako diziplina arteko lanketak ditu oinarri; helburua da hainbat ikasgai batzea gerora egingarri bihurtuko den proiektu bat burutzeko. Oraingo honetan, Batxilergoko 1. mailako ikasleek datorren urtean egingo duten ikasbidaia antolatzea izan da helburua. Horretarako zazpi taldetan banatu dira, eta talde bakoitzaren egitekoa izan da Europako hiriburu batera joateko bidaia defendatzea (Praga, Berlin, Budapest, Brusela, Erroma, Porto eta Lisboa). 18 orduko lanketa egin dute Ingelesa, Gaztelania, Marrazketa eta Ekonomiako ikasgaiak uztartuz, eta, lanketaren emaitza aurkezteko, Zutur turismo azkoa antolatu dute Ederrena pilotalekuan. Bertan, talde bakoitzak euren hiriburuaren defentsa egin du irakasle, guraso eta DBH 4. mailako ikasleen artean.

Bestalde, Alain Beltza eta Ricardo Babarro irakasleak izan dira proiektuaren nondik norakoak Ikastolen Federazioan aurkeztu dituztenak. Lan bikaina ikasleek eta irakasleek egin dutena!

Leave a Comment