2. batxilergokoak Leonen

Joan zen astean 2. batxilergoko 53 ikasle eta 3 irakasle Leonera joan ziren bi egunetako irteera egitera. 

Lehen egunean, goizean Valporqueroko kobazuloan izan ziren eta arratsaldean paintball eta tirolina egiteko aukera izan zuten. Bigarren egunean, berriz, eguzkiak lagunduta Leon hiriburua bisitatu zuten, Barrio Húmedo, Barrio Romántico, Casa Botín… ikusi zituzten. Batzuk “tapeatzera” ere joan ziren. Arratsaldea libre izan zuten eta ondoren, Leongo ostiral gauaz disfrutatzeko aukera izan zuten. 

Ederki ibili ziren!