4. 5. eta 6. mailako ikasleak irristaketan

4. 5 eta 6. mailako ikasleak Gorputz Hezkuntzako saioetan irristaketa praktikatzen dabiltza. Beste zenbait kirol bezain ezaguna ez den kirol alternatiboetako bat da eta aisialdirako beste kirol mota bat eskaintzea izan da helburuetako bat. Aukera zabaltzea, alegia.

Patinen gaineko desplazamenduek ekintza motor eraginkorragoak garatzea dakartzate eta ikasleen ongizate fisikoa, psikikoa eta soziala garatzen laguntzen du. Beldurrak gainditzeko eta norberak bere buruarekiko konfiantza hartzeko jarduera fisiko lagungarria da. Horretaz gain, autonomia eta ardura ere lantzen da. Ekipamenduaren ardura eta erantzukizuna, ikasleena baita.