4. mailakoak “Hondakinak eta kitto” tailerrean

4. mailako ikasleek “Erosi eta jan, dena tamainan” proiektuari amaiera emateko, Sasieta mankomunitateko teknikariek gidatuta, “Hondakinak kitto” tailerrean parte hartu dute. Jolasen bidez, zaborrak murriztu, berrerabili eta berziklatzeko aholkuak jaso dituzte. Oso ondo pasatu dute eta asko ikasi dute ingurumena zaintzeko dugun erronka honetan.