Pandemia dela eta azken bi urteetan huts egin ondoren, Ikastolen Elkarteko Aisiola begirale eskolak  begirale ikastaroa eskainiko du gure ikastolan. 310 orduko (150 teoriko eta 160 praktiko) iraupena du ikastaroak eta berau amaitzean, ikasleek, Lanbidek emandako HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIKO JARDUEREN DINAMIZAZIOA izeneko 2.mailako gaitasun ziurtagiria titulu ofiziala jasoko dute. Halaber, Eusko Jaurlaritzak emandako “HAUR ETA GAZTEEN AISIALDIRAKO BEGIRALE DIPLOMA” ere eskuratuko dute.

Bi modutan eskainiko da: batxilergoko 2. mailakoentzat urtebetean eta 1. mailakoentzat bi urtean.

Batxilergoko 2. maila

Hasiera: 2021eko urria

Amaiera: 2022ko ekaina

Matrikula epea: Irailak 30

Batxilergoko 1. maila

Hasiera: 2022ko urtarrila

Amaiera: 2023ko maiatza

Matrikula epea: Azaroak 1

Izen-ematea irekia da eta ondorengo helbidean egin daiteke: https://zirimola.eus/node/add/aisiola-matrikula

Informazio gehiago nahi izanez gero, aisiola@ikastola.eus helbidera idatzi dezakezue edo 943 44 51 08 telefono zenbakira deitu.

Animatu eta parte hartu!

Aisiola_aurkezpena ikasleei_lanbide (1)