LH 5.mailako ikasleak poemak sortzen eta irakurtzen

LH 5. mailako neska-mutilek, Lenguako saioetan erreferentzi poema batzuk behatu eta aztertu ondoren, haien egitura imitatuz eta egokituz, gaztelaniaz euren poemak sortu dituzte.

Poemak idazteaz gain, hauen irakurketa ozena ere landu dute hainbat jarraibide kontuan izanik, eta azkenik “Lectura de poemas” emanaldia egin dute geletan. Bertan, nork bere poema espresiboki irakurri du gelako ikaskideen aurrean eta haiena entzuteko aukera izan du. Txalo zaparrada ederrak entzun dira!

Ikasleak benetan gogotsu aritu dira lanean eta eskainitako saioak gozamena izan dira. Jarrai horrelaxe!