5. mailakoak Arantzazun

Joan zen ostegunean, otsailaren 6an, LHko 5. mailakoak Arantzazura joan ziren bertako artea (pintura eta arkitektura) eta pasaia behatzera. Izan ere, ingurune arloan gure inguruko erliebe elementuak eta ekosistemak lantzen ari dira, ondoren proiektu gisa maketa batzuk egiteko. Bestalde, euskara arloan, pintura eta eskultura lantzen ari dira proiektuaren amaieran arte galeria bat antolatzeko helburuarekin. Beraz, beraien proiektuak aberasteko irteera bikaina eta emankorra izan zuten.