6. MAILAKO IKASLEAK GEOLOGIA LANTZEN

6.mailako ikasleak Geologia gaia lantzen ari dira. Lurrazaleko erliebea nola eraldatzen den aztertzeko, eta bereziki harea nola eratzen den ikusteko, esperimentu bat burutu dute. Bertan, mugimenduaren eta higaduraren eragina ikusi dute.

Esperimentua egiteko, ontzi txiki batean tamaina eta mota ezberdinetako harriak (hareharria, hartxintxorrak, klarion zatiak eta burdin puskak) sartu ditugu. Ontzia itxi ondoren, hau astintzen aritu gara, lehenengo 3 minutuz. Lortutako harea pisatu dugu eta lorturiko datuak, behaketa taulan erregistratu ditugu. Ondoren, prozesu berdina errepikatu dugu, baina oraingo honetan 5 minutuz. Lortutako harea kopurua pisatu eta berriro ere datu taulan erregistratu dugu. 

Datuak jaso eta interpretatu ondoren, astinaldia indartsua eta luzea denean, harea asko sortzen dela ikusteaz gain, klariona erraz puskatzen eta desegiten dela ikusi dugu. Hartxintxarrak berriz, gogorragoak direnez nekezago puskatzen dira, eta burdin puskak ere nekez puskatzen dira. 

Horrenbestez, esperimentua eta aurretik landutako kontuan hartuz, gure inguruko lurrazaleko erliebea etengabe aldatzen dela ziurtatu ahal izan dute ikasleek.

Hona hemen esperimentuari buruzko argazki eta bideoak!