6. mailakoak Urretxuko kale garbiketa zerbitzua ezagutzen

Atzo 6. mailako 2 ikasle taldek Urretxuko kale garbiketa zerbitzua ezagutzeko aukera izan zuten. 

Irteeraren helburuak honakoak izan ziren:

  • Ikasleei jakinaraztea zeinen garrantzitsua den ez zikintzea, udalerria garbi egon dadin.
  • Kaleko garbiketaz arduratzen diren langileen zeregina ezagutzea eta ulertzea.
  • Urretxuko gazteen artean praktika onak sustatzea: hondakin mota bakoitza nola ekidin daitekeen eta sortutakoa nola kudeatu behar den.
  • Kaleetako zikinkeriari eta kaleko garbiketaren garrantziari buruzko gogoeta egitea, eta hobetzeko proposamenak egitea.

Oso gustura aritu ziren ikasle zein irakasleak kaleko garbiketaz arduratzen diren langileekin izandako solasaldian. Falta den taldeak hurrengo astelehenean izango du zerbitzua ezagutzeko aukera.