ITSASMINEZ TXOTXONGILOAK HAUR HEZKUNTZAN
Atzo Itsasminez txotxongiloak gure artean izan ziren. Primeran pasatu genuen !! gainera Argi pertsonaiak ,Lurra eta Itsasoa ondo zaindu behar ditugula ere erakutsiko zigun.
Read MoreUrretxuko Udal Liburutegiko orri-markatzaile lehiaketa
Urretxuko Udal Liburutegiak I.orri-markatzailearen lehiaketa antolatu du, izan ere, liburutegiaren irekieraren 50. urteurrena da aurten. Lehen hezkuntzako zenbait mailetako ikasleek orri-markatzaileak egin dituzte arte-hezkuntzako saioetan eta ondoren lehiaketara aurkeztu dituzte. Gustuko ekintza izan da ikasleentzako. Zorionak Urretxuko Udal Liburutegiari eta zorte on guztioi!
Read MoreZinema Ikastolan
Aste honetan zehar Lehen Hezkuntzako ikasleek pelikula bat ikusteko aukera izan dute Tinko Euskara Elkartearen “Euskara Zinema Aretoetara” programaren eskutik. Aurtegoan, ikasleek ezin izan dute zinemara joan, hortaz, zinema gure Ikastolara etorri da! Arratsalde batez gelan goxo-goxo jarri eta ziklo bakoitzean filma bana ikusi dugu. Alde batetik, 1. 2. eta 3. mailakoek txori gazten baten…
Read More2021-01-18tik 2021-01-29ra – Matrikulazioa
21-22 ikasturterako matrikulazio epea
Read More21-22 matrikulazioa
Euskal mitologian murgilduta 1.mailakoak
1. mailakoak Euskal mitologiaren inguruan aritu dira azken aste hauetan. Tartaloren begi bakarrak beldurtu zituen eta Argitxoren abestiak txunditu, abenduaren 3an. Basajaun eta lamiekin jarraitu ondoren, azken jentila, Oletzero, ezagutu zuten azkeneko astean. Eskutitza idatzi eta postontzian sartu ondoren, Olentzeroren ezusteko bisita izan zuten Mari Domingirenarekin batera. Ikusi ezazue ondorengo bideoan zeinen gustura ibili diren…
Read MoreZabaldu begiak eta bete ametsak
Gaur “Zabaldu begiak eta bete ametsak” proiektuaren barruan Leire Olabarria eta Ibon Muguerza izan ditugu gurean, Real Sociedadeko begiraleekin batera Xabi Perezek bideratuta. Kirolaz, bizipenez, bizi-ohiturez… saio interesgarria eskaini digute eta jolaserako aukera ere izan dugu. Eskerrik asko!
Read MoreEGUBERRI, EGUZKI BERRI!
“Horra Mari Domingi begira horri…”, “Olenetzero joan zaigu, mendira lanera…” ,“Hator, hator mutil etxera…” Azken aste hauetan gabon usaina izan dugu Ikastolan. Herri mailako “Eguberri, eguzki berri” ekimenarekin bat egin dugu eta Eguberrien inguruko ipuina eta kontakizuna landu dute maila ezberdinetako ikasleek. Gabon iluntzean Olentzero eta Mari Domingi herrira datozela jasotzen duen bideo bat ere…
Read MoreAbenduaren 3a, EUSKARAREN EGUNA
“Sustraietan tinko, adarretan brinko ahoa bizi-bizi, belarria prest beti, brinko eta brinko euskaraz.” Atzo abenduaren 3a izanik, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Urretxu-Zumarraga Ikastolan. Egun berezi honetan, hainbat ekintza egin genituen: kantuak abestu, kartelak egin, koreografia dantzatu, “cups song” … Horren erakusle hementxe dituzue pare bat bideo eta argazki batzuk. GEHIAGO, GEHIAGOREKIN, GEHIAGOTAN.
Read MoreEuskarari irudia jartzen
Euskararen egunerako 3. DBHko ikasleek txapa diseinuak egin dituzte. Hemen dituzue gure artistek egindako lanetako batzuk!
Read More