Lehengo astean, 1.mailako ikasleak Zumarragako udal liburutegia joan ziren ipuin-kontalaria entzutera. Haurrak oso gustura egon ziren Maitek kontatu zizkien ipuinak entzuten.  Mila esker Maiteri eta Zumarragako udalari, aurtengo ikasturte berezi honetan ere horrelako ekintza ederra antolatzeagatik!  

Read More

Ikasturtea amaitzear dagoen honetan, 6.mailako ikasleek Lehen Hezkuntzako etapa bukatu eta hurrengo ikasturtean beste etapa bati emango diote hasiera. Aste honetan, DBHko ikasleak 6.mailako ikasleekin bildu eta etapa berriaren inguruko azalpenak ematen aritu dira: hautazko arloak, aldaketak … Saio interesgarria izan da guztiontzat.  

Read More

Gaurkoan ere, HHko etapan, lanbideen gaia lantzen ari garenez, okina izan dugu artean. Aukera ezin hobea izan dugu ogia nola egiten den ikasteko. Osagaiak oratzen ere ederki aritu gara. Orain ogi goxoaz gozatzera! Mila esker Jesus Lizarazu!  

Read More

Urtebete baino gehiago igaro da Covid 19aren pandemia hasi zenetik. Birus hau benetan zer den ezagutzeko eta nola transmititzen den jakiteko DYAko kide bat etorri da egun batzuetan gure Ikastolara eta Lehen Hezkuntzako 1. 2 eta 3. mailetako ikasleei Covid 19aren inguruko saio praktikoak eskeini dizkie. Jolasen, bideoen eta irudien bidez, birusaren kutsadurari aurrea hartzeko…

Read More

5. eta 6. mailako ikasleak Gorputz Hezkuntzako hainbat saiotan herri kirolak lantzen eta praktikatzen aritu dira. Proiektuari amaiera emateko aste honetan Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteko kide batzuk etorri dira gure Ikastolara eta “pentatloi” txiki bat prestatu dute ikasleentzako. Oso gustura aritu dira guztiak; ederki pasatu dute.  Mila esker Urretxu-Zumarragako Herri Kirol Elkarteari!  

Read More

Zentzumenen proiektuari bukaera ezinhobea emateko bi adituen bisita izan dugu Ikastolan; Yolanda (Donostiako Ibt/Cri zentruko irakaslea eta Ibone ( Ikastolako irakaslea eta zeinu hizkuntzan aditua). Hauei esker aukera paregabea izan dugu itsuek eta gormutuek erabiltzen duten materiala ezagutzeko. Mila esker zuekin ikasi dugun guztiagatik!!

Read More

Batera, bagara, bat gara lelopean Beasain, Lazkao eta Ordiziko ikastolei dagokie aurtengo Kilometroak antolatzea. Arropa-salmenta martxan da dagoeneko Online dendan eta maiatzaren 10a da azken eguna. Eskaerak 2-3 astera jaso ahal izango dira Ikastolako idazkaritzan. Bestalde, aurten ere martxan da Tanta boletoen zozketa, eta hauek ere idazkaritzan dituzue salgai. Modu polita gure Ikastolak jaso zuen…

Read More

Adi! Aurten Errigora kanpainan egindako eskariak bertan dira. Datorren astean hasiko gara banaketarekin. Eskaera egin duzuen guztioi iritsiko zaizue abisua idazkaritzatik pasatu eta dagokizuena jasotzeko. Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Plateretik baratzera www.errigora.eus

Read More

EKI-ko 2.unitatean zehar 5.mailako ikasleak ilusioz eta sormen handiz, artistak bihurtu dira. Hauen lanak arte galeria batean ikusgai jarri dituzte eta Ikastolako ikasle guztiek bertaratu eta gozatzeko aukera izan dute. ARTISTA BIKAINAK 5.MAILAKO IKASLEAK!  

Read More

21-22 ikasturtean Batxilergoa ikasteko aurrematrikulazioa martxan da. Apirilaren 12tik 23ra izango da aurtengo kanpaina eta Urretxu Zumarraga Ikastolak bere eskaintza aurkezten dizue. Horretarako, apirilaren 14an Zelai Arizti antzokian aurkezpen irekia egingo da arratsaldeko 18:00etan. Gonbidatuta zaudete gure eskaintza ezagutzera.

Read More