Ahmed Amrani ikasleari diploma
Joan zen ostiralean, ekainaren 28an, Lizeoko gure ikaslea den Ahmed Amranik diploma bat jaso zuen Donostiako EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean. Diploma Jatorkin Al-Nahda Etorkin Magrebiarren Integraziorako Elkarteak eman zion, DBH ikasketak burutzeagatik; elkarte honek Tolosan, Errenterian, Donostian eta Goierrin egiten du lan eta, poliki-poliki, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia osora hedatzea du asmoa.
Bejondeizula, Ahmed!
Ahmed Amrani Lizeoko ikaslea, ezkerretik laugarrena