Aniztasun jaia

Gaur Maite Aguado etorri zaigu bisitan. 3.DBHko ikasleekin egon da Gizarte Zientzietako klasean maiatzaren 21ean Urretxun ospatuko den Aniztasun jaiari buruzko informazioa ematen.

Urretxuko Aniztasun eta bizikidetza mahaiak antolatzen dituen ekintzen berri eman digu: SukaldAnitzak, errezeta liburua, scape room, paseotxoak…

Larunbatean Urretxuko Gernikako Arbola plazan 10:00etatik 17:00ak arte ospatuko den Aniztasun jairako gonbidapena ere luzatu digu. Bertan ikusiko al dugu elkar?

#aniztasunmahaia   #aniztasunjaia