Iñaki Beitia Mendi Martxa

Atzo ospatu zen ikastolako irakasle izan zen Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 24. edizioa. Aurretik Labeagako eraikinean izena emateko aukera izan zuten gure ikasleek eta 25 ikasle inguru animatu dira aurtengoan ere. Urtez urte geroz eta ikasle gehiago animatzen dira gure lankidea zen Iñakiren omenezko martxa honetan izena ematera. Ikasleak bakarrik ez, Urretxu-Zumarraga ikastolako irakasleak…

Read More

LH 1.MAILA DEBAN

Atzo LH 1.mailako ikasleak Debara joan ginen. Giro ikaragarria egin zuen eta horrek hondartzan gozatzeko aukera paregabea eskaini zigun. Hondarretan eta uretan jolastu ondoren, parkera joan ginen bazkaltzera. Pozik aritu ziren bertako txirristan, tirolinan… Elkarrekin antzerkiak eta dantzak egiten ere aritu ziren gure artistak! Egun ikaragarria! Aupa LH 1!      

Read More

Aniztasun jaia

Gaur Maite Aguado etorri zaigu bisitan. 3.DBHko ikasleekin egon da Gizarte Zientzietako klasean maiatzaren 21ean Urretxun ospatuko den Aniztasun jaiari buruzko informazioa ematen. Urretxuko Aniztasun eta bizikidetza mahaiak antolatzen dituen ekintzen berri eman digu: SukaldAnitzak, errezeta liburua, scape room, paseotxoak… Larunbatean Urretxuko Gernikako Arbola plazan 10:00etatik 17:00ak arte ospatuko den Aniztasun jairako gonbidapena ere luzatu…

Read More

Erronkak DBHn

Duela pare bat aste ordutegiak hankaz gora jarri eta Erronkak egin genituen DBHn. Maila bakoitzean erronka ezberdin bat jarri zitzaien ikasleei, eta honi aurre egin behar izan zioten, banakako eta taldekako lana tartekatuz. Aste guztian zehar egindako lanaren emaitzak ostiralean ikusi ahal izan genituen, aurkezpenak entzunez eta entregagaiak jasoz.    Erronka bukatuta, betiko ordutegira itzuli…

Read More

5 URTEKO IKASLEAK DEBAN

Ikusten ari zareten moduan, aurreko astean HHko ikasleek ibilaldi desberdinak egin zituzten. Asteartean HH5 urteko haurren txanda izan zen. Autobusa hartu eta Debara joan ginen. Bertan hondartzan ibiltzeko, kaia ezagutzeko eta parkeaz gozatzeko aukera izan genuen. Denbora askoren ostean, ikasleek elkarrekin bazkaldu eta jolasteko aukera izan zuten eta ezin hobeto ibili ziren elkarrekin. Aupa HH…

Read More

4 URTEKO IKASLEEN IRTEERA

Asteazkenean 4urteko ikasleek irteera egin zuten lehen aldiz!  Autobusa hartu, Larraitzera joan eta bertan hamarretakoa egin ostean Abaltzisketara oinez abiatu ginen. Bidean zehar, animalia, landare eta koindara desberdinen inguruan informazioa ikasteko aukera izan genuen. Abaltzisketan bazkaldu eta parkean jolastu ondoren pozik itzuli ginen etxera. Aupa 4 urte maila!

Read More

LH1. mailako haurrak liburutegian

Joan ze astean 1. mailako haurrak Zumarragako liburutegian izan ziren. Bertan Maite Franko ipuin kontalariaren eskutik, 3 istorio desberdin entzuko aukera izan zuten: bat barregarria izan zen, bestea beldurgarria eta hirugarrena hain gustokoa duten bat “Lehoi baten bila noa”. Azken horrekin guztiok dantzatzen bukatu zuten.

Read More

Sagaspera bisita

Asteazkenean 3 urteko txikiak Sagaspe baserrira bisita egin genuen “Baserriko animaliak” gaiari amaiera emateko. Eguna ikastolatik kanpo igaro genuen lehenengo baserrian, non animaliak ezagutzeko eta baserriko egin beharrak zeintzuk diren ikusteko aukera izan genuen. Poniaren gainean ibiltzeko aukera ere eskaini zieten! Ondoren, Antiora joan ginen, bertan Sagaspe baserriko lagunek emandako hamarretakoa jan eta bazkaltzeko. Mila…

Read More

DBH3-4 Plastika eta Marrazketa

Azken hilabetean proiektu ezberdinak landu ditugu DBHko Plastika eta Marrazketa Tailerra ikasgaietan. Horien berri dakarkizuegu gaurkoan: DBH3: Plastika 3. DBHko ikasleak komikiak sortzen aritu ziren martxoan Plastikako ikasgaian. Komikigintza aztertu eta berezko hizkuntzan sakondu ondoren, bakoitzak bere narrazio grafikoa sortu zuen, euskal pertsonaia baten bizitza gaitzat hartuta. Mota askotako pertsonaiak aukeratu dituzte: Amalur, Mieolotxin, Lazkao-Txiki,…

Read More