Posts by AZK UZ Ikastola

Zuhaitz eguna ospatu dute 4. mailakoek

Urretxuko Udalak zuhaitz eguna ospatu du gaur eta Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek zuhaitzen landaketan parte-hartzeko aukera izan dute. Etxaburu inguruko lur-sail batean egin dituzte landaketak lorezaintzako arduradunenekin batera. Ikasleak bikoteka jarri eta atxurraren laguntzaz Haritzaren kimuak landatu dituzte. Gainera, lorezaintzako arduradunek zuhaitzen espezieen inguruko zenbait argibide ere eman dizkiete. Esperientzia polita izan da ikasleentzat.…

Read More

5. mailakoak Arantzazun

Joan zen ostegunean, otsailaren 6an, LHko 5. mailakoak Arantzazura joan ziren bertako artea (pintura eta arkitektura) eta paisaia behatzera. Izan ere, ingurune arloan gure inguruko erliebe elementuak eta ekosistemak lantzen ari dira, ondoren proiektu gisa maketa batzuk egiteko. Bestalde, euskara arloan, pintura eta eskultura lantzen ari dira proiektuaren amaieran arte galeria bat antolatzeko helburuarekin. Beraz,…

Read More

Santa Ageda eskean

“Santa Agenda bezpera dugu, Euskal Herriko eguna …” Gaur otsailaren 4a, Santa Ageda bezpera eguna ospatu dugu. Arratsaldean makilekin lurra joaz koplak abestera atera gara herrian zehar Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta DBHko zenbait ikasle, irakasle eta guraso. Arratsaldeko 18:00ak inguruan Ikastolan bildu eta plazaz-plaza ibili gara kantuan. Zumarragako enparantzan eman diogu amaiera errondari. Plazako…

Read More

Ikastolako Mendi Talde Murumendin

Aurreko igandean, urtarrilaren 26an Ikastolako Mendi Taldea Murumendi eta Usurbera egin zuten irteera. Oraingo honetan Mikel Mendizabalek antolatu zuen aipatu irteeera hori. Autobusez Mandubira joan ziren eta bertatik abiatu ziren. Tartean inguruetako ermita bat bisitatu zuten eta ganadutegi bat eta Mariren istotioan murgulditu ibili ziren. Eguraldiak lagunduta, goiz polita pasa zuten.

Read More

LH 4. mailakoak Tolosako Topic-en

Joan den ostiralean, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleak Tolosako nazioarteko txotxongilo zentrora, Topic-era, joan ziren egun pasa. Goizean Zumarragako tren geltokian elkartu eta trenez egin zuten bidaia Tolosaraino. Zentrora iritsitakoan “Nube a nube” izeneko emanaldi bat ikusi zuten, “Luz” izeneko aingeru txiki baten istorioa. Ondoren, hamarretakoa egiteko tarte bat izan zuten eta segidan, txotxongiloen museoa…

Read More

2. mailakoak Albaolan

Lehen Hezkuntza 2. mailako ikasleak Albaola itsas museoan izan dira landu duten proiektuari (Boga-boga, mariñela!) bukaera emateko. Ederki ibili dira! Aupa gure marinelak, boga!  

Read More

Batxilergoko ikasleak, STARTinnova proiektuan

Joan den ostiralean, urtarrilaren 17an, Batxilergoko 1. mailako ikasleak Ormaiztegiko Irizar enpresan izan ziren, STARTinnova proiektuaren baitan. Irizarreko ordezkarien eskutik instalazioak bisitatu zituzten eta enpresaren funtzionamenduaren berri izan zuten: lan nola egiten duten, arduren banaketa nondik-norakoa den… Horretaz gain Ekonomiako ikasgaian ikasleak eurak egiten ari diren enpresa proiektua aurkeztu zuten (Irizar izango da ikasleen proiektuaren…

Read More

Poesiaz gozatzen Andoni Salamerorekin

Poesiaz gozatzen, poesiaz gure barrua osatzen… Horretan ari gara DBH 1. mailako ikasleok eta… a zer sorpresa! Nor, eta Andoni Salamero agertu zaigu Ikastolan! Gurekin poesiaren munduan murgildu da eta hainbat jolas egin dugu sentimenduekin. Eskerrik asko, Andoni!

Read More

Haur Hezkuntzako gurasoak eta aiton amonak Ikastolan

Gaur, urteko azken klase eguna izanik, Haur Hezkuntzako gurasoak eta aiton-amonak izan ditugu gure artean. Goizeko 11:00etan iritsi dira eta euren seme-alaba zein bilobekin jolasteko eta ikasten jarduteko aukera eskaini diegu.  Egunerokoan erabiltzen dugun metodologia  ikusi eta ulertzeko aukera izan dute. Amaiera emateko Areto Nagusian elkartu gara denok eta hiru hilekoan egindako lanak jasotzen duen…

Read More