“Baga, Biga, Higa”

Abenduaren 12an Baga, Biga, Higa emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten DBH 4. mailako
ikasleek.
Baga, Biga, Higa Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta kantari eta musikagileen egitasmoa da. Ekimen honek
euskarazko musikaren transmisioa eta sustapena du helburu. Gure musikagintzaren historia, erreferenteak
eta zaletasuna sustatzeko proiektua da, belaunaldi berriek gure musikagintza sakonago ezagutu, aukeratu,
maitatu eta bizi dezaten.

Bi musikariek, abestien bitartez, euskal musikaren errepaso polita eskaini zieten ikasleei, 60. hamarkadatik hasi eta gaur egunera arteko bidaia eginez. Mila esker bioi!