Batxilergo ondorengo ikasketez ikasle ohiekin solasean

Urtero bezala, Ikastolako zenbait ikasle ohi Lizeora etortzen dira Batxilergoko 2. mailan dauden ikasleekin etorkizuneko ikasketez hitz egitera, zalantzak eta kezkak argitzeko eta, oro har, informazioa partekatzeko.
Oraingoan, Hezkuntza, Komunikazioa, Ingeles Filologia, Gizarte Integrazioa edo Erizaintzari buruzkoak izan dira solasaldiak. Hurrengo hiruhilekoan gehiago izango dira.
Mila esker etorri zareten ikasle ohiei, zuen laguntza oso ondo datorkigu eta!