Norberak egindako hautuaren arabera, Batxilergoan, esparru jakin batzuetako ezagutza garatu ahalko dute ikasleek. Aukeratzen ere ikasiko dute, izan ere, behin etapa hau bukatuta, zein bide hartuko duten erabaki beharko dute.

Urrexu Zumarraga izikastola Batxilergoa ihover 1

IKASLEA PROTAGONISTA, IRAKASLEA BIDELAGUN

Irakaslearen ohiko egitekoa aldatu egin da.  Irakaslea ikaslearen bidelaguna da konfiantza giroan. Ikasleen ahotsa entzuten du eta parte hartze aktiboa du hezkuntza-prozesuan.

Urrexu Zumarraga izikastola Batxiller ihover 2

DIZIPLINEN ARTEKO PROIEKTUEN LANKETA

Disziplina arteko proiektuak egiten dira, modu autonomoan eta elkarri lagunduz erronkei aurre egiten ikasteko. Arlo desberdinetako jakintzak barneratu eta zentzua ematen ikasten dute.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover batxiller 2

NORBANAKOEI EGOKITUTAKO HEZIKETA IBILBIDEA

Ikaslea erdigunean jartzen dugu. Ikasle bakoitza bakarra eta errepikaezina dela sinistuta, norbere berezitasunak azpimarratu eta haietara egokitzen gara. Honela, norberak bere bide propioa eraiki dezake.

Urrexu Zumarraga izikastola IHover batxiller

BERMATUTAKO LORPEN AKADEMIKOA

Zenbakiak datu objektiboak dira, eta, gurean, batxilergoan jartzen diren helburu akademikoak betetzen direla aitortzen dute zenbakiek.

Batxilergoko Arduradun Pedagogikoa:

Aitor Sarriegi Galparsoro

asarriegi@uzikastola.eus