ZER ZARA?
FAMILIAK

Batxilergoko 2. mailako hautaprobak

Ekainaren 5, 6 eta 7an Batxilergoko 2. mailako ikasleek Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioa izan zuten. Konpetentzia bidezko eredua jarraitu duten lehenengo promozioa izan da, eta emaitza oso onak lortu dituzte. Hautaprobaren eta Batxilergoko espedientearen artean ez da desberdintasun handirik nabaritu eta, alde horretatik, gustura gaude lortutakoarekin.

Ekainaren 26an oroigarri banaketa eta agurra izango dugu ikasleekin eta euren familiekin, 18:00etan, Ikastolan (Pagoetako eraikinean). Zorionak guztioi! Ikastolaren izenean, zorterik onena opa dizuegu hemendik aurrerako zuen ibilbideetan!