Batxilergoko 2. mailako ikasleak Erasmus ikasleekin solasean 

Aurreko asteazkeneko tutoretza saioan Mondragon Unibertsitatean dauden Erasmus programako hiru ikasle gurekin egon ziren batxilergoko 2. mailako ikasleekin solasean. 

Erasmuseko ikasle horiek hemen nola antolatzen diren, zer ikasten ari diren, programaren kostua eta finantziazioa zeintzuk diren, eta egiten ari diren praktiketan ikusten dutenaz hitz egin dute.  Hasieran, hizkuntza dela tarteko, hemengoekin erlazionatzea zaila egin bazaie ere, oso gustura daulela aitortu dute.

Saioak ere balio izan du konturatzeko hizkuntzak jakiteak erraztu egiten digula beste herrialdeetako jendearekin komunikatzea.Ingelesez jardun dira solasaldian. 

Oso interesgarria izan da saioa!